16 urtez azpiko harrobia txukun aritu da
Aurreneko Espainiako Txapelketan jokatu dute 16 urtez azpikoek. Bestalde, Alaine Agerraldek 13. postuan bukatu du Europako Txapelketan.
Alaine Agerralde Eslovakian izan da Espainiako selekzioa ordezkatzen Europako 18 urtez azpiko Txapelketan. 400 metro hesietan aritu da irundarra.
Hasteko, sailkapen fasea gainditu zuen 1:02,20 minuturekin. Finalerdietan, proben maila igo egin zen eta Agerraldek erantzuten jakin zuen. Helmugara 1:01,92 minuturekin iritsi zen, bere bigarren marka pertsonala eginaz. Ez zuen finalerako txartela eskuratu, baina 13. bukatu zuen Europako sailkapenean.
16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa
Bestalde, asteburu honetan, 16 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu da Lleidan eta bertan izan dira BATeko harrobiko kideak. Guztientzat Espainia mailako lehenbiziko lehiaketa izan da eta emaitza oso onekin itzuli dira.
Abiadura probetan aritu zen Hai Duong eta 300 metroen finalerdietan bosgarren bukatu zuen 42,94 segundorekin. Kategoria berdinean haritu ziren baina hesiekin Elene Salcedo eta Eñaut Arburua. Salcedo estropezu egin zuen hesi batekin eta abandonatu egin behar izan zuen lasterketa. Arburuak, berriz, zazpigarren bukatu zuen 41,95 segundorekin. Bere marka pertsonala hobetu zuen.
Iker Anaut pertikarekin aritu zen eta finalera sailkatzea lortu zuen. Proba hamalaugarren postuan bukatu zuen 41,95 segundoko markarekin eta bere marka pertsonala hobetu zuen ere.
Azkenik, Unai Gonzalezek 1.000 metrotan aritu zen. Finalerdietara sailkatu zen eta oso azkar egin behar izan zuen korri. Azkenean, bederatzigarren bukatu zuen 2:43,67 minuturekin.
20 urtez azpikoak
Espainiako Txapelketen azkena 20 urtez azpikoek jokatuko dute. Orotara, BATeko 13 atelta joango dira eta proba guztietan arituko dira. “Errekorra” izango da Bidasoko taldearentzat. Honako proba hauetan arituko dira:
- Joaquin Alonso: 400 metro hesiak.
- Beñat Mikelarena: 400 metroak.
- Laia Olaskoaga: 200 metroak.
- Martina Villar: 100 eta 200 metroak.
- Aritz Zuazo: Altuera.
- Carla Martinez: 100 eta 200 metroak.
- Unax Eraso: Mailua.
- Alejandro Esteban: Xabalina.
- Mikel Aramendi: 3.000 metro oztopoak.
- Ander Aramendi: 3.000 metroak.
- Eider Alzaga: 100 metro hesiak.
- Luken Aizpuru: luzera.
- Ander Aristi: 400 metro hesiak.