Jai giroan murgilduko da Santiago
Gaur hasi eta hilaren 25era arte Santiagoko jaiak egingo dira. Auzoko hainbat eragilek hartu dute parte programazioa ontzen.
Aste honetan, Santiagoko karriketatik ibili denak sumatuko zuen jaiak badatozela. Barrakek dagoeneko beraien txokoa hartuta daukate, nahiz eta ataka itxita eduki, eta mahai luzea ere dagoeneko prest dago, sardina jaterako, besteak beste. Jaiak gaur hasiko dira, eta hilaren 25era arte iraungo dute. Azken eguna da inportanteena: Santiago Eguna. Gaurko egunari arreta jartzeak ere merezi du. Txupinazoa bota eta banderak igoko dituzte, 16:45ean, eta jaiak hasiko dira. Antolatzaile nagusia Santiago La Bañera auzo elkartea da, baina auzoko hainbat eragilek ere parte hartu dute.
Uztailak 19, astelehena
- 16:45ean: Txupinazoa eta banderak igotzea. (Santiago kalea, 29).
- 17:00etan: Zezen txikien entzierroa Aldapa elkartetik hasita.
- 17:15ean: Merienda Junkal pizza dendaren eskutik.
- 17:15ean: Pintura lehiaketa.
- 19:00etan: Barbakoa.
- 19:15ean: Pintura lehiaketaren sari banaketa, Santiago kaleko oholtzan.
- 19:30ean: Haurren danborrada entsegua.
- 20:30ean: Buruhandiak.
- 22:00etan: Disko festa DJ Santiagorekin.
- 23:00etan: Suzko zezenak, Redondo Martin Abeltzaingokoak.
- 23:00etan: DJ Santiago.
Uztailak 20, larunbata
- 11:00etan: Humor Amarillo jolasak.
- 12:00etan: IGA Abesbatza kaletik abesten.
- 17:00etan: Santiagoko Herri Kirolak. El Bule ostatuak babestutako saria.
- 19:00etan: Sardina jatea.
- 20:00etan: Burrunba elektrotxaranga.
- 21:00etan: Santiagoko 4. Herri Olinpiaden sari banaketa.
- 21:15ean: Burrunba elektrotxaranga.
- 22:00etan: Herri Olinpiaden afari herrikoia. Junkal pizzeriaren eta Bikote kafetegiaren eskutik.
- 22:30ean: Disko festa DJ Santiagorekin.
- 00:00etan: Bingoa.
- 00:30ean: House Musika DJ Iban GErekin.
- 02:00etan: Gaupasa.
- 03:00etan: Baratxuri zopa.
Uztailak 21, igandea
- 10:00etan: Ping pong txapelketa Lekaenea Mahai Tenis Klubarekin.
- 12:00etan: Enbor zizelkatzaile erakustaldia.
- 16:00etan: El Bule Mus txapelketa.
- 16:30ean: Sol de Loto akademiaren emanaldia.
- 17:00etan: Arrantza lehiaketa. Antolatzailea: Silver River jatetxea.
- 17:00etan: Txokolatada Erromes plazan. Bikote kafetegiak kolaboratu du.
- 17:00etan: Laser tag Erromes plazan.
- 18:00etan: Jolas popularrak: igela, toka…
- 19:30ean: Santiago erraldoiaren aurkezpena.
- 20:00etan: Buruhandiak.
Uztailak 22, astelehena
- 17:00etan: Zezen txikien entzierroa Aldapa elkartetik hasita.
- 17:30ean: Txokolate jatea, San Jorge txurro dendaren laguntzarekin.
- 17:45ean: Jolas herrikoiak haurrentzat, panotxeak, zakuen lasterketa…
- 19:30ean: Gure txikientzako disko festa kanta, jolas eta photocallarekin.
- 20:30ean: Buruhandiak.
Uztailak 23, asteartea (Herri eguna barraketan)
- 17:00etan: Zezen txikien entzierroa Aldapa elkartetik.
- 17:30ean: Hiriko artea eta graffitiak. Artiako Gaztelekuaren eskutik.
- 19:00etan: Haurren danborradaren entsegua Aldapa eta Peña Poteo fanfarrearekin.
- 20:00etan: Buruhandiak.
Uztailak 24, asteazkena
- 18:30ean: Haur eta Aldapako helduen danborrada handia.
- 19:45ean: Lore eskaintza Ama Birjinari Junkal elizan.
- 22:30etan: 80. eta 90. hamarkadako festa DJ Txemarekin.
Uztailak 25, osteguna. Santiago Eguna
- 08:00etan: Diana, auzoko hainbat tokietatik.
- 09:00etan: Txistularien diana.
- 12:30ean: Polkak Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
- 14:00etan: Santiagoko laguntzaileen hamaiketakoa.
- 17:00etan: Patata tortilla lehiaketa, Santiagoko konpainiaren eskutik. Saria, Bidassoa Basque Brewery eta Goiekok jarriko dute.
- 18:00etan: Peña Poteo txaranga.
- 18:30ean: Tortilla txapelketaren sari banaketa.
- Sariak: Bidassoa Basque Brewery eta Goiekok jarritakoa.
- II. edizio saria Javier Bergara. Felix Manso jatetxearen eskutik.
- 19:00etan: Santiagoko zozketa, oholtzan.
- 20:00etan: Buruhandiak.
- 21:00etan: Jaien amaierako txupinazoa.