Kirol arloko diru laguntza deialdia, 160.000 eurokoa
Abuztuaren 1era arteko epea dute herriko eragileek era telematikoan kirol arloko diru laguntza eskatzeko.
Hondarribiko Udalak jakinarazi du jada prest duela herriko kirol entitateei, nahiz kirol jarduerak egiten dituztenei bideratutako diru laguntza deialdia. 160.000 euroko partida gorde du zeregin horretarako udal erakundeak. Hala, eskaerak egiteko epea abuztuaren 1era arte izango dela zabalik jakinarazi du, eta horiek udalaren erregistro elektronikoaren bidez egin behar direla nahitaez.
Deialdia, zehazki, irabazi asmorik ez duten herriko klub, kirol talde, erakunde, guraso elkarte eta ikastetxeei dago bideratua. Hainbat baldintza bete behar dituzte kirol eragile horiek diru laguntzen hartzaile izateko, baina udalak bat nabarmendu du: Eskola Kirolaren Gipuzkoa mailako araudia betetzea.
Kirol diru laguntzen gaineko berri zehatzago izateko, baliatu esteka hau.