Irungo Udalak gobernantzaren bikaintasunaren Europako zigilua jaso du
Hirugarren aldia da zigilu hau jasotzen duena eta Irun "hiri gardena" dela aitortzen du.
Europako KOntseiluak ematen duen Gobernantzaren Bikaintasunaren Europako Zigilua jaso du gaur goizean Cristina Laborda alkateak, Irungo Udalaren izenean. Donostian izan de ekitaldia EKINN gunean.
Zigilua, gobernantza onerako bere hamabi printzipioetan oinarrituta ematen da: gardentasuna, partaidetza eta jokabide etikoa. Irunen kasuan, hirugarren aldia da sari hau jasotzen duena, eta Euskadiko lehenbizikoa izan zen sari hau jasotzen 2017an.
Lehen zigilutik, “exijentzia maila mantentzen eta handitzen” ahalegindu direla azaldu du Labordak. Saria hirugarrenez jasotzeko, besteak beste, telefono bidezko inkesta bat egin behar zuen udalak. Emaitza “oso ona” izan dela diote eta ondorioztatu dute Irun “hiri gardena” dela, autoebaluazioaren eta telefonoz egindako inkesten emaitzen arabera. Udalak adierazi du lan ildo berari eutsiko diola.