II. Marmitako txapelketa solidarioa izango da
Pintxo potean bilduko duten dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankuak jasoko du.
Atzo goizean aurkeztu zuten Zumardikoak elkarteak antolatzen duen Marmitako Txapelketaren bigarren edizioa. Zumardikoak Elkarteak ibilbide luzea du lehiaketa gastronomikoak antolatzen, beren nahia Euskal Herriko kultur gastronomikoa sustatzea delako, “KM0ko produktuekin”.
Iaz txapelketa ohikoa egin zuten, baina aurtengo ediziorako “beste zentzu bat” bilatu nahi izan dute. Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin kontaktuan jarri eta hasieratik baietz esan zutela kontatu dute elkartekoek. Lehiaketaren egunean pintxo pote garaian zerbizatzen arituko dira elikagaien bankuko kideak. Hala, galdetzen duen orori egiten duten lana azaltzeko aukera izango dute.
Elikagaien bankuko Juanjo Amunarriz-ek azaldu duenez 200 lagun finkok lan egiten dute urte osoan zehar, eta guztiak bolondresak dira. “Guk badakigu jende askok beharra duela elikagaiak jasotzeko, eta hori da gure helburua. Bankuko almazenak betetzen dituztenean segituan hasten dira horiek banatzen. Aurkezpenean Zumardikoak Elkarteak emandako aukera eskertu eta oso pozik daudela adierazi zuen.
Elkarteko kideek, aldi berean, eskerrak eman zizkieten ere babesle gustiei, “urtero izugarri ondo portatzen direlako”.