Hondarribiko Lorezainek iaz adostutakoa betetzea eskatu dute
Elkarretaratzea egin dute gaur Ansareo enpresaren atarian. 2023ko abuztuan itxitako akordioak betetzen ez direla ari salatu dute.
Hondarribiko Lorezainek 2023ko martxoan lan baldintzen ekiparazioa lortzeko greba abiatu zuten. 115 eguneko grebaldiaren ondoren, 2023ko abuztuan lortu zuten esperotako akordioa sinatzea. Adostutakoak, ordea, oraindik bete ez dituztela salatu du ELA sindikatuak.
Alde batetik, langileek udalak azpikontratatutako enpresarekin duen kontratu administratiboaren luzapena aurrera ez ateratzea nahi dute, eta bestetik enpresak euren lantokiko hitzarmen kolektiboa lortzeko oztopoekin egin dute topo.
Aferan aurrerapausorik ematen ez dela ikusita, gaurko egunez, Ansareo enpresaren aurrean elkarretaratzea egitea erabaki dute lorezainek. Hortaz gain, Lan Harreman Kontseiluan zitazio bat lortu dute hilaren 24rako.
Langileek garbi dute, eta hala adierazi dute, enpresarekin iaz lortutakoa betetzea lortu arte borrokan jarraituko dutela. Gainera, jakinarazi dute 2024ko urria ezarri dutela arazoa konpontzeko epemuga gisa.