Gaztetxe bat lortzeko bideorri bat zehazteko konpromisoa hartu du udalak
Kanpaldia bukatutzat eman duten arren, kaleak hartzen eta mobilizatzen jarraituko dute Bidasoko Gazte Langileon Asanbladako kideek.
Hainbat orduko eskakizunen ondoren, atzo arratsaldean Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak udal ordezkariekin biltzea lortu zuen. Bilera horretan abuztuaren lehen hamabostaldian zehar biltzen hasiko direla adostu dute, espazio bat lortzeko bideorri argi bat zehazteko.
Udalak konpromiso hori hartu duela ikusterakoan, Asanbladako kideek kanpaldia bukatutzat ematea erabaki dute. Gazteek, ordea, helburua oraindik bete ez dutela argi adierazi dute: “Gure borrokak bere horretan jarraituko du Gaztetxea lortu arte”.
Hori dela eta, kalean mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute, eta eskualdeko gazte langileak asanbladarekin bat egitera animatu dituzte.