Hondarribiar batek hirugarren postua lortu du FotoRed lehiaketan
Instagrameko 'Baxerri' erabiltzaileak lortu du lehiaketa horren laugarren edizioko hirugarren postua. Produktu sorta eskuratu du sari gisa.
Laugarrenez antolatu du Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak FotoRed Instagrameko argazki lehiaketa, eta Hondarribiko erabiltzaile batek -@baxerri- hirugarren postua lortu du.
Sareko hiri eta hiribildu guztietako argazkigintzako profesionalak izan dira lehiaketa horretako epaimahaia osatu dutenak, eta horiek egin dute lehenbizi sei argazkiko aukeraketa bat. Azken hitza, ordea, sare sozial horretako erabiltzeek izan dute, lehiaketaren profil ofizialean argazki aukeratuak argitaratu ostean -“atsegin dut” gehiago dituen argazkiak irabazi du- izan baitute bozka emateko aukera.
Argazki irabazleak 558 “atsegin dut” lortu ditu, bigarren postukoak 547 eta, Hondarribiko erabiltzailearenak, aldiz, 394. Hondarribiko alde zaharreko argazki batekin lortu du podiumeko hirugarren postua. Aipatzekoa, bide batez, postu horrekin Erdi Aroko Sareko herri bakoitzeko produktu eno-gastronomikoz osatutako produktu sorta bat lortu duela.
Zazpi herrik osatutako sarea
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak Erdi Aroko ondare garrantzitsua duten zazpi udalerrik osatzen dute: Almazan (Soria, Espainia), Lizarra (Nafarroa), Hondarribia, Jerez de los Caballeros (Extremadura, Espainia), Guardia (Araba), Marvão (Portugal) eta Sigüenza (Gaztela-Mantxa, Espainia).
Sare horren helburua hiri eta hiribildu horien ondare historikoa sustatzea eta zabaltzea da herrien historia, arkitektura, kondaira eta literaturaren bitartez.