Hondarribiko udalak eraso matxisten aurkako udarako kanpaina abiatu du
Udako egun berezietarako eraso matxisten aurrean nola jokatu ezagutzeko eta arreta berezia jasotzeko telefono zenbaki bat aktibatu du udalak: 688 718 797.
Hondarribiko Udalak eraso sexisten aurka egiteko udako kanpaina abiatu du. Udako egun berezietarako, hau da, Madalena auzoko jaietarako, Arrantzale eta Santiago egunetarako, estropadetarako eta gazte bazkarirako, telefono zenbaki bat ahalbidetu dute informazioa eta arreta berezia jasotzeko.
Zenbakia honakoa da: 688 718 797.
Aldi berean, indarkeria matxistari egunero erantzuteko hainbat euskarri sortu dituzte. Horiek egunerokotasunean indarkeria matxistari aurre egiteko zerbitzu eta telefono zenbaki orokorrak jasotzen dituzte eta eraso matxista baten aurrean nola jokatu azaltzen dute.