Unai Amostegik zilarrezkoa jantzi du Euskal Selekzioarekin Nazioarteko Sari Nagusian
Santiagotarrak taldeko gazteak zilarrezkoa eta brontzezkoa irabazi ditu Gaztela eta Leonen jokatutako Sari Nagusian. Malen Juaristi ere fin ibili zen bitan laugarren sailkatuta.
Banyolesera (Herrialde Katalanak) joan dira aulki mugikorreko Santiagotarrak taldeko piraguistak. Bertan, Espainiako Txapelketa jokatu zen, eta zilarrezko domina batekin eta lau laugarren posturekin itzuli ziren.
Orotara zazpi ontzitan egin zuten arraun 24 arraunlariek. Emaitza nabarmenena Ignacio Mancisidor eta Josu Villafranca bikoak egindakoa da, bigarren postuan bukatu baitzuten beterano maskulinoen scull kategorian.
Halaber, beste lau ontzi A finaletara sailkatu ziren eta hirugarren postua oso gertu izan zuten. Beste bi ontzik, berriz, B kategoriako finalera sailkatu ziren.
- Julen Carro, Marco Viniegra, Unai Martiarena eta Thomas Aguadok laugarren postuan bukatu zuten scull infantil maskulinoan.
- Koldo Laguardia, Ignacio Mancisidor, Joseba Lrretxea, Xabier Zubeldia, Silbore Etxebeste, Peio Arsuaga, Antxon Arellano eta Alfonso Diazen ontzian Oier Silanes aritu zen lemazain eta laugarren bukatu zuten beterano maskulino kategorian.
- Koldo Laguardia, Joseba Larretxea, Xabier Zubeldia eta Antxon Arellanok osatutako laukoak ere laugarren bukatu zuen beteranoen kategorian.
- Unai Goiogana, Iñigo Tejero, Aitor Gonzalez eta David Sevine laukoa ere laugarren sailkatu zen scull maskulinoan.
- Ane Martin zazpigarren izan zen skiff infantil femeninoan.
- Adiran Hernanz, Bruno Perez, Asier Fernandez eta Marco Laguardia zortzigarren sailkatu ziren lauko scull infantil maskulinoan.
Aulki mugikorreko denboraldia bukatutzat jo dute, eta udako ikastaroen denboraldia hasi da. Bereziki, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoei zuzendutako ikastaroak dira eta aulki mugikorra probatzeko aukera eskaintzen dute.
Unai Amostegik, zilarrezkoa eta brontzezkoa
Malen Juaristi eta Unai Amostegi Gaztela eta Leonen izan dira Euskal Selekzioarekin eta Euskadiko K4 kategoria ordezkatu dute Nazioarteko Sari Nagusian. Amostegik zilarrezkoa jantzi zuen eta Juaristik laugarren bukatu zuen.
Igandean, berriz, Sanabriako lakura joan ziren (Gaztela eta Leon, Espainia), bertan lehiatu baitzen III. Espainiako Txapelketaren K4 eta C4 kategoriak. Amostegik brontzezkoa jantzi zuen lauko ontziarekin eta Juaristik laugarren postua errepikatu zuen ere.