Arbesko egoitzaren obrak hasiko direla jakinarazi du EAJk
Irungo Udalak bertako lur eremuan dagoen erdi tentsioko linea lurperatzeko kontratua sinatu duela baietsi du alderdi jeltzaleak.
Apirilean argi berdean eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak Arbesen adinekoen eta desgaitasun egoeran dauden pertsonentzako erresidentzia proiektuari. Horretarako, 270,9 milioi euroko aurrekontua onartu dute eta 24 hilabetetan burutu beharko dituzte lanak. Eraikinaren obrak egiten hasteko lehen urratsa eman berri du Irungo Udalak, eta hala jakinarazi du Irungo EAJk: Arbesko Errota kalean dagoen erdi-tentsioko linea lurperatzeko kontratua sinatu dute.
Egoitzak “balio handiko ekarpena” egingo diola Iruni uste du Gorka Alvarez alderdi jeltzalearen bozeramaileak. Gizarte zerbitzuen “eredu berritzailea” dela sortuko dutena, eta Irun gizarte zerbitzuetan “aitzindaria” izatea nahi du Alvarezek. “Arbesko egoitzak etorkizuneko zainketarako trantsizioa gauzatzen lagunduko du, horrela, hurbiltasuneko eta konfiantzazko zaintza eskainiz” erantsi du.