Aireportuko datuek hazten jarraitzen dute
Ekainean 49.242 bidaiari igaro ziren Hondarribiko Aireportutik. Inoizko ekaineko hilabeterik onena izan dela jakinarazi du AENAk.
Hondarribiko Aireportuak inoizko ekaineko hilabeterik onena erregistratu du. AENAk bidalitako datuen arabera 49.242 bidaiari igaro dira hil honetan, 2023an baino %3,4 gehiago. Lurreratze eta aireratzeei dagokienez 635 mugimendu erregistratu dituzte. 2023 urtekoarekin alderatuta %2,3 gehiago.
Aldi berean, urtarriletik ekainerako datuak plazaratu dituzte ere. Orain artean egindako mugimenduak 2023ko hilabete tarte berarekin alderatuta %0,4 gehiago izan dira (2.842 mugimendu) eta bidaiari kopurua ere handiagoa izan da: 226.983 bidaiari, iaz baino %4,9 gehiago.