Uholdeei aurre egiteko obrak, Real Union pasealekuan
Pasealekuaren eremu baxuenetan egingo dituzte jarduketak. Horretarako, 45.276 euroko aurrekontua onartu dute eta hilabete batean burutuko dituzte lanak.
Uraren maila igo izan denean edota eurite handiak izan direnean uholdeak egon dira Real Union pasealekuaren inguruan. Zehazki, inguru horretako zonalderik baxuenetan izan dira uholdeak, hala nola, Kostorbe Alde eta Patricio Arabolaza kaleetako eremu batzuetan. Kasu batzuetan Gal Stadiumeraino ailegatu izan da ere.
Egoera horren aurrean, Irungo udalak bertako uholdeen kontra babesteko lanen kontratazio esleitu dio Urbycolan SL enpresari. Aurrekontua 45.276,87 eurokoa izan da eta hilabete batean burutu beharko dituzte lanak. Inguruko eremu baxuetan egingo dituzte jarduketak.