Irunbusen aldaketa txikiak, hilaren 13an
Dies Oiassonis dela-eta, larunbat honetako arratsaldean autobus lineen igandeetako ibilbideari helduko diote.
Gaur hasi da Dies Oiassonis jaialdia eta igandera arte luzatuko da. Ekitaldi hori dela eta, Irunbusen aldaketak egongo dira larunbat honetan, hilak 13. Zehazki, Erdi Aroko merkatuagatik egingo dira lineetan moldaketak.
Zaisa Ospitalearekin batzen duen linean 19:15etatik 20.00etara egongo dira aldaketak. Ospitalerako noranzkoan, Igandero dinamikarekin egiten den berdina egingo da: Dunboako anbulatorioraino iritsiko da, eta ondoren, GI-636 errepidera joango da Zubimuxuko biribilgunera iristeko. Bertatik, Hondarribia kalea igoko da autobusa, Geltoki kaleraino, eta, gero, Hondarribia kalea jaitsiko dute eta ohiko bidea egingo du.
Zaisarako noranzkoan, berriz, Ospitaletik aterako dira autobusak, Geltoki kaleraino, eta kasu honetan ere GI-636tik Osinbiribil biribilgunera joango dira. Bertatik, Dunboako anbulatoriora joan, eta ohiko ibilbidea berreskuratuko dute Zaisarantz.
L2 linean 19:30etatik 19:50etara bitartean egongo dira aldaketak eta irteera puntuan izango du eragina bakarrik. Izan ere, San Juan plazatik beharrean, Gipuzkoa etorbideko 1 zenbakitik irtengo da. L3 linean (San Juan, Antzaran eta Olaberria) aldaketak 19:15etatik 19:50etara bitartean iraungo dute eta irteera Gipuzkoa etorbidera lekualdatzea izango da aldaketa bakarra.