Udako Euskal Unibertsitateko Ikastaroetako jardunaldi bat Hondarribian egingo dute
Udako Euskal Herriko Unibertsitateak, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin antolatu du '1524-2024 Hondarribiko setioa, 500 urte' jardunaldia. Ostiralean izango da 09:15etik aurrera. Parte hartzeko matrikulatu egin behar da.
Udako Euskal Unibertsitateko Ikastaroetako jardunaldi bat Hondarribian egingo dute, 1524-2024 Hondarribiko setioa, 500 urte izenburupean. Oroimen historikoa berreskuratzea eta iragana egungo erronkei erantzuteko ikasgai gisa erabiltzea da Eneko Etxeberria zuzendariaren helburua. Hala, gertaera historikoak ezagutu, horien ondorioak aztertu eta egungo gizarteak dituen arazoei aurre egiteko tresna erabilgarri bilakatuko dute.
Udako Euskal Herriko Unibertsitateak Hondarribiko Udalaren laguntzarekin Hondarribiko Setioaren 500. urteurrenaren harira antolatu duten jardunaldia da.
Egitaraua
Paradoreak jasoko du jardunaldia. 09:15ean aurkezpen ekitaldia egingo dute eta ondoren, Aitor Pescador historialariak Hondarribia en la memoria de Navarra y los sucesos de 1524 (Hondarribia Nafarroaren memorian eta 1524ko gertaerak) hitzaldia eskainiko du. Jarraian, Andoni Esparza heraldistak Antecedentes a los sucesos de 15244: La Batalla de Belate y los cañones del escudo de Gipuzkoa (1524ko gertakarien aurrekariak: Belateko gudua eta Gipuzkoako kañonen ezkutua) gaia jorratuko du. Segidan, Iñaki Garrido historialariak La organización militar gipuzkoana frente a los hechos de 1522-1524 (Gipuzkoako antolakunde militarra 1522-1524ko gertaeren aurrean). Eta bukatzeko, mahainguru bat egingo dute. Parte hartzileak aipatutako hizlariak izango dira eta Eneko Etxeberria moderatzaile lanetan arituko da. Jardunaldiaren itxiera ekitaldian Igor Enparan alkateak hitza hartuko du.
Ikastaroan parte hartzeko azken plazak geratzen dira. Izen ematean EHUren Udako Ikastaroen webgunean egin behar da.