Hondarribia Lantzen desegiteko erabakia hartu dute
Ekainaren amaieran egin zen ez ohiko bilkuran hartu zuten erabakia. Azken 25 urteetan Hondartza kiroldegia eta Jostaldi pilotalekua kudeatzearen ardura izan du Hondarribia Lantzenek. Aurrerantzean kudeaketa udalaren esku geratuko da.
Hondarribia Lantzenen fundazio xedea hirigintza sustapena izan zen arren, azken 25 urteetan Hondartza kiroldegia eta Jostaldi pilotalekua kudeatzeko ardura izan du, eta, Hondarribiko Udalak azaldu duenez, langile propiorik gabe “nekez” egikaritu ahal izan du horien kudeaketa. 2023ko kontuek, gainera, sozietateak aurrera egin ezin zezakeela “agerian utzi” zuela nabarmendu dute. Izan ere, egoera iraultzeko ekitaldia bukatu baino lehen 2,2 milioi euroko ekarpena egin beharko luke udalak.
Egoera horretan, Hondarribia Lantzenen organo sozialak desegiteko eta likidazioa izapidetzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko eskatzea onartu zuten ekainaren 27ko ez ohiko bilkuran. Hala, sozietatearen ardura ziren “kirola eta kirol instalazioak sustatzeko eta aisialdiaz okupatzeko” egitekoak udalaren esku geratuko dira.