Adour-Bidasoa pintura lehiaketako oinarriak argitaratu dituzte
Lanak abuztuaren 12tik 21era bitartean aurkeztu beharko dira. Erakusketa, berriz, irailaren 13an zabalduko dute Amaia KZn.
Adour-Bidasoa pintura lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu Irungo Udalak, eta lanak abuztuaren 12tik 21era jasoko dituzte. Lehiaketan, 2024ko abuztuaren 12rako 18 urte bete dituen orok parte har dezake, eta lehiakide bakoitzak obra bakar bat aurkez dezake.
Obrak originiala eta argitaratu gabekoa behar du izan, eta beste lehiaketa batean saritu gabea. Gaia eta teknika libreki hauta daitezke, eta aldeen neurriak 80 cm izango dira gutxienez eta 150 cm gehienez. Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, eta margolanaren izenburua atzealdean idatzi beharko da. Oinarri guztiak, udalaren orrialdean edota telefono hauetako batetara deituta jakin daitezke: 010; 943 50 51 52 edo 943 50 54 07.
Lau sari banatuko dituzte:
- Lehen saria: 2.500 euro, eta Irungo Udalaren Pintura Ondarearen bilduman sartuko da.
- Epaimahaiaren sari berezia: 500 euro. Irabazlea bere teknikagatik edo adierazpen plastikoagatik hautatuko dute.
- Artista Gaztearen saria: 500 euro. 30 urtetik beherako artista gazteen lan onena sarituko dute.
- Finalista Diploma: Hiru diploma emango dituzte gehienez finalera iritsitako hiruri.
Sari banaketa irailaren 13an egingo da, baita ere obren erakusketa inauguratu ere. Amaia KZn egongo da ikusgai eta urriaren 13ra arte egongo da bertan.