Kultur eskaintza irisgarriagoa eta inklusiboagoa egitea xede
Alde Zaharrak Hondarribia Kultura jaialdiaren aurkezpena jasoko du ostiralean eta larunbatean. 'Irudi berria Kultura bizia' lelopean, egitasmo horren espiritua herriari erakutsaraziko diote.
Alde Zaharrak Hondarribia Kultura jaialdiaren aurkezpena jasoko du ostiralean eta larunbatean (hilak 12 eta 13). Irudi berria Kultura bizia lelopean, egitasmo horren espiritua herriari erakutsaraziko diote aipatutako bi egunetan.
Antolatzaileen arabera, Hondarribia Kulturaren helburua da herriko kultur eskaintza zabala “irisgarriagoa” eta “inklusiboagoa” egitea, “ahaztutako espazioak berreskuratuz, komunikazio gune berriak proposatuz eta herritarrengandik hurbilagoa den irudi freskoagoa eskainiz”. Hondarribia Kulturak kultur jarduerak herritarrekin batera osatu nahi ditu; hau da, herriko eragile, artista eta sortzaileekin batera, haien ahotsa jasotzea “garrantzitsua” baita antolatzaileentzat.
Hondarribia Kultura jaialdiaren erdigunea Alde Zaharra izango da, eta ekitaldiak Gipuzkoa plazan, Kasino Zaharrean, Arma Plazan, Baluartean edo Agustina Etxeberria plazan izango dira. Proposatu duten ibilbidearen oinarria zuzeneko musika bada ere, beste kultur adierazpenak ere topatu ahal izango dira; hala nola, dantza, zinema, antzerkia eta zirkua.
Hilak 12, ostirala
- 18:00: Ganbera musika kontzertua, Gipuzkoa plazan.
- 19:00: Myriam Perezen dantza ikuskizuna, Kasino Zaharrean.
- 20:00: Ines Osinaga abeslariaren kontzertua, Baluartean.
- 22:00: Zinema: Sing Street filma, Agustina Etxeberria plazan.
- 23:00: Rüdiger taldearen kontzertua, Gipuzkoa plazan.
Hilak 13, larunbata
- 12:00: Sandra Cuestaren dantza ikuskizuna, San Nikolas zubitik abiatuta.
- 13:00: Antzerkia: Astrolabium konpainiaren Butterfly effect antzezlana, Polborinean.
- 18:00: Zirkua: Vaiven Circo konpainiaren Anonima ikuskizuna, Arma Plazan.
- 19:00: Gari&Maldanbera taldearen kontzertua, Gipuzkoa plazan.
- 21:00: Ruper Ordorika abeslariaren kontzertua, Baluartean.
- 23:00: Idoia Azurmendiren emanaldia, Gipuzkoa plazan.