Bordari eta Satarka literatur lehiaketa, prest
Aurtengoa ipuin eta olerki lehiaketaren 39. ekitaldia izango da. Lanak irailaren 15era arte aurkez daitezke.
Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak prest du Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren 39. ekitaldia. Egitasmo horren xedea da euskararen erabilera bultzatzea eta idazle berriak sortzea, idazteko zaletasuna eta literatur sorkuntza suspertzeko. Aipatutako lehiaketak bi sari atal ditu: Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Izena emateko epea zabalik dago jada, eta irailaren 15a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Lehiaketara aurkezten diren lan guztiak euskaraz idatziak, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izan beharko dira. Hona hemen 39. ekitaldiko lehiaketaren oinarriak:
Bordari ipuin saria
- Ipuinak hiru folio izango ditu gutxienez eta hamar gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.
- Hiru sari izango dira:
- Lehen saria: 800 euro eta oroigarria.
- Bigarren saria: 400 euro eta oroigarria.
- Hondarribia saria: 400 euro eta oroigarria.
- Oharra: 300 eurotik gorako sariei %21 kenduko zaie P.F.E.Z.-rako.
- Gaia librea izango da. Lanak orriaren alde batean bakarrik idatziko dira, ordenagailuz eta tarte bikoitza utzita, Arial 12 formatuan.
- Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake guztira, eta idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.
- Hondarribia saria Hondarribian jaioa edo bertako biztanlea denarentzat izango da.
Satarka olerki saria
- Olerkiak 50 lerro izango ditu gutxienez eta 150 gehienez, Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.