Ordezkaritza zabala izan du asteburuan BATek
Espainiako Txapelketa ezberdinetan ibili dira kategoria ezberdinetako atletak. Horrez gain, Espainiako autonomia erkidegoen arteko txapelketa egin da.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) atletak txapelketa andanatan izan dute ordezkaritza asteburu honetan. Batetik, Malagara joan dira 18 urtez azpikoak eta Espainiako Txapelketa jokatu dute. Harrobiko hamar atleta izan ziren bertan eta zilarrezko bi domina eta laugarren postu batekin itzuli dira Plaiaundira.
Alaine Agerraldek hegan egin zuen Malagan eta zilarrezko bi domina irabazi zituen. 400 metro hesietan finalerdiak pasa zituen 1:06,31-ko denborarekin. Finalean, berriz, bere marka pertsonal guztiak hautsi (1:01,51) eta bigarren postua bermatu zuen. Gainera, Europako 18 urtez azpikorako ehunen batera geratu zen.
Erreleboetan aritu ziren Mariela Beraza, Nerea Sorondo, Alaine Agerralde eta Leire Martiarena. 4×100 metrotan aritu ziren eta zilarrezkoa irabazi zuten 48’16 segundokorekin. A.D Sprint taldeari aurrea hartu zioten borroka luze baten ondoren, “talde koordinazioa eta abiadura erakutsi zuten”, klubak nabarmendu duenez.
Naia Llorentek laugarren postuak bukatu zuen altuera jauzian. Bere proban nuluak gako izan ziren dominak eta gainetik zituen postuak ezartzeko. Llorenteren salto hoberena 1,67 metrokoa izan zen, Aitana Alonsoren, hirugarren sailkatutakoaren emaitza berdina. Dena den, nuluak aintzat hartu zituzten eta Llorentek gehiago zituenez, laugarren postuan bukatu zuen Plaiaundikoak.
Jon Gajate 110 metro hesietan aritu zen eta zazpigarren postuan bukatu zuen 15,12 segundorekin. Leire Martiarena, aldiz, 200 metrotan aritu zen lehian eta bosgarren postuan bukatu zuen 26,20 segundorekin.
800 metrotan Alai Cabello eta Irati Erro ibili ziren eta nabarmendu egin ziren proba horretan. Cabello finalerdietara ailegatu zen 2:03,75 minuturekin eta zazpigarren postua dastatu zuen. Bestalde, Erroren lehen lehia izan zen maila indibidualean eta 2:23,56 minututan bukatu zuen proba. Izaskun Sanz 1.500 metrotan aritu zen eta seigarren sailkatu zen finalerdietan, 5:07,29 minuturekin. Lukas Cabezonentzat ere lehen aldia izan zen maila indibidualean eta 2.000 metro oztopoetan. Cazabonek 13. postuan amaitu zuen, 6:16,36 minuturekin.
Espainiako Master Txapelketa
Asteburu honetan, Alcobendasera joan dira master mailako BATeko atletak eta urrezko bost domina eta zilarrezko lau bereganatu dituzte.
- Abel Castañaresek urrezkoa jantzi zuen 2.000 metro oztopoetan M65 kategorian. (08:04,31 minutu).
- Imanol Gilek garaipen bikoitza dastatu zuen M35 kategorian. 100 metrotan zilarrezkoa jantzi zuen 11 segundorekin. Ez zen atzean geratu 200 metrotan eta bigarren postuan bukatu zuen ere, 22,69 segundorekin.
- Arantxa Ausan 80 metro hesietan aritu zen F50 kategorian eta zilarrezko domina irabazi zuen, 13,26 segundorekin. Espainiako errekorretik gertu ibili zen Ausan.
- Errelebo mistoetan V35 kategorian aritu ziren 4×100 metrotan Imanol Gil, Jose Maria Zabala, Arantxa Ausan eta Susana Ruiz. Laukoteak bigarren postuan bukatu zuen 52,30 segundorekin.
- Jose Mari Zabalak maila altua erakutsi zuen parte hartu zuen bi probetan. 400 metrotan bosgarren amaitu zuen 1:01,82 minuturekin. Aldiz, 200 metrotan zazpigarren sailkatu zen 27,62 segundorekin. Aurretik zituen minei aurre egin zion.
- Susara Ruiz, seigarren 400 metrotan eta zortzigarren 800 metrotan F50 kategorian. Aipaturiko lehenbiziko proban, 1:09,22 minutu behar izan zituen, eta 800 metrotan, zortzigarren bukatu zuen 2:41,64 minuturekin.
Selekzioak
La Nuciara (Murtzia) itzuli da BAT pasa den asteburuan. Izan ere, taldeko hainbat atleta norbere autonomia erkidegoaren selekzioarekin jokatzen aritu dira. Etxera begira, Euskal Herriko selekzioan zortzigarren bukatu zuen 368,5 punturekin.
- Elena Martinek urrezko domina poltsikoratu zuen 1.500 metrotan, Aragoi ordezkatuz. Bere denbora 4:25,57 minutukoa izan zen.
- Iker Arozena hondarribiarra berriro nabarmendu zen luzera auzian eta bigarren sailkatu zen 7,49 metroko jauziarekin. Euskal Herria ordezkatu zien, baina bi salto egin zituen, iskiotibiala lesionatu baitzuen.
- Joaquin Alonso 400 metro hesietan aritu zen eta hirugarren bukatu zuen 51,41 segundorekin. Espainiako hoberenen aurka aritu zen.
- Ander Angladak bosgarren bukatu zuen 800 metrotan 1:53,15 minuturekin.
- Beñat Mikelarena errelebo mistoetan aritu zen 4×400 metrotan eta bosgarren bukatu zuen 3:26,92 minuturekin.
- Ander Aramendi 5.000 metrotan aritu zen hamargarren postuan 15:16,41 minuturekin.
- Goizan Garciak bere marka pertsonala hobetzea lortu zuen mailu jaurtiketan 49,01 metroko emaitza lortu ondoren.
- Aritz Leonet 1.500 metrotan aritu zen eta hamabosgarren bukatu zuen 3:57,48 minutuko markarekin.
- Unax Eraso mailuarekin aritu zen eta 42,82 metroko jaurtiketa egin zuen.