Moto gidari bat hil da N-638 errepidean izandako istripuan
Goizeko 11:30etan gertatu da istripua N638 errepidearen lehen kilometroan.
Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak jakinarazi duenez istripu larria gertatu da N-638 errepidean. Goizeko 11:30etan gertatu da ezbeharra, auto eta motozikleta batek aurrez aurre egin dute talka.
Talka horretan motozikletako gidaria larri zauritu da eta anbulantziako zerbitzuek artatu duten arren, azkenean, hil egin da.
Istripu larriaren ondorioz N-638 errepidea itxita degon da bi noranzkoetan eta ilara luzeak sortu dira. Autoak GI-2134 errepidetik desbideratu dituzte.