Ikastetxeentzako igeriketa kanpaina, hurrengo ikasturtean ere
Berreskuratu egin dute eskola igeriketa kanpaina, 15 urteren ondoren. Hurrengo ikasturtean berriro eskainiko du udalak.
Eskola igeriketa eskaintzeari utzi zion Irungo Udalak orain 15 urte, baina 2023-2024 ikasturtean berriro berreskuratu dute. Emaitza “ezin hobea” izan dela baloratu dute bai Borja Olazabal Kirol ordezkariak bai eta parte hartu duten ikastetxeek.
Lehen Hezkuntzako 10 ikastetxek hartu dute parte (hiriko guztiek, Erainek izan ezik) eta orotara Lehen Hezkuntzako 2. mailako 468 ikasle busti dira Artalekuko eta Azken Portuko igerilekuetan. Horietatik, 239 neskak izan dira eta 229 mutilak.
Eskola igeriketa kanpaina honek ez du inolako kostu ekonomikorik ikastetxeentzat eta familientzat. Izan ere, instalazioak, monitoreak eta autobusa behar zuten ikastetxeetan kasuetan, garraioa erabat doan jarri du udalak.