18 urtez azpiko eta Master kategoriako Estatuko Atletismo Txapelketak jokatuko dira asteburuan
18 urtez azpikoetan BAT-eko hamar atleta arituko dira Malagan (Andaluzia) egingo den Espainiako Txapelketan. Master kategorian jokatuko den Estatuko Txapelketan, berriz, bost atleta izango dira Alcobendas-en (Madril).
Asteburu honetan 18 urtez azpiko eta Master kategoriako Estatuko Atletismo Txapelketak jokatuko dira. Lehena Malagan (Andaluzia) izango da, bigarrena Alcobendas-en (Madril).
18 urtez azpikoetan hamar atleta arituko dira: Naia Llorente (altura jauzia), Alaine Agueralde (400 hesiak), Alaine Agueralde, Nerea Sorondo, Mariela Beraza eta Leire Martiarena (4×100 erreleboak), Jon Gajate (110 hesiak), Lukas Cabezón (2000 metro oztopoak), Alai Cabello eta Irati Erro (800 metro) eta Izaskun Sanz (1500 metro).
Master kategorian, berriz, bost: Arantxa Ausan (80 metro hesiak), Jose Mari Zabala (100, 200 eta 400 metro), Imanol Gil (100 eta 200 metro), Abel Castañares (2000 metro oztopoak), eta Susana Ruiz (400 eta 800 metroak). Gainera, Castañares izan ezik, gainontzekoek errelebo mixtoko taldea osatuko dute eta 4×100 eta 4×400 lasterketetan parte hartuko dute.