Asanblada irekia deitu du Bidasoako Gazte Langileon Asanbladak
Bidasoaldean sortu berri den Gazte Langileon Asanbladak bi egunetarako deia egin du. Hilaren 9an Kai Zaharrean eta hilaren 11n Millonetisen bilduko dira.
Biasoaldean Gazte Langileon Asanblada sortu berri dute eta haren jatorria, taldearen osaera eta helburua ezagutzeko asanblada irekia antolatu dute. Aldi berean, Hondarribian udan dagoen egoeraz, turismoaz, gaurko gazteen egoeraz eta gaztetxe baten beharraz arituko dira ere.
Bi bilera deitu dituzte. Lehena, hilaren 9an izango da, goizeko 11etan, Kai Zaharrean. Bigarrena, hilaren 11n izango da, arratsaldeko 18:00etan, Millonetis-en.