Hondarribia Beach Rugby txapelketaren zazpigarren edizioa, larunbatean
Aurtengo edizioan 13 talde arituko dira lehian, eta horiek bi mailatan banatuko dituzte: txapelketa irekia eta 35 urtetik gorakoa.
Larunbat honetan Hondarribia Beach Rugby txapelketaren zazpigarren edizioa jokatuko da. Goizeko 10:00etan hasiko da lehia, eta Txingudi Errugbi taldeko kideek aurretiaz prestatuko dituzten bi zelaietan jokatuko da. Atsedenaldia 11:30ean egingo dute. Tarte horretan, Hernaniko errugbi barneratzaileko jokalariek ikustaldia egingo dute. Ondoren, lehiari ekingo diote berriro ere. Txapelketa amaitzen denean sari banaketari ekingo diote.
Aurtengo edizioan 13 talde arituko dira lehian, eta horiek bi mailatan banatuko dituzte: txapelketa irekia eta 35 urtetik gorakoa. Iaz hautsi zuten parte hartze errekorra hautsi ez badute ere, parte hartzea zabala izango dela aurreratu dute. Txapelketa irekian bederatzi taldek parte hartuko dute, eta beteranoetan lau arituko dira. Hauek dira parte hartzaileak: Euskal Barbarians, The Korkons, Bacchus, La Maravilla y los demás, Fakin Panzitas, Los Papuchiss, Asur Oreretaren lagun eta Los hijos perdidos de Iñigo (irekian) eta B-Root, Bacchus, Otso Zaharrak eta Los amigos de Paskalin (beteranoetan).
Hondartzan gainera taberna bat eta mertxandaising pustu bat ezarriko dute, eta goizean zehar DJ Asunciok hondartza eremua girotuko du.
Amaitzeko, Txingudi Errugbi klubetik Hondarribiako udalari, Amster Radler-i, Filipinos-i, Anetori, Zaisari, Biok-i, Dinuy-ri, App-i, Pasquier-i, Aurreraturi, Gabiria jatetxeari, Txinzer-i, Kirol Aukerari eta Bidassoa Basque Brewery-ri eskerrak eman nahi izan dizkiete, “babeslerik gabe hau ez litzatekeelako posible izango”.