Endaneako langileen hitzarmena sinatu dute
LABek jakinarazi duenez, hainbat mobilizazio eta lanuzteren ondoren, hitzarmena sinatzea lortu dute. Bi urteko iraupena du.
LAB sindikatuak jakinarazi duenez (ELArekin osatzen dute enpresa-batzordea), Endaneako langileek eta enpresak hitzarmena sinatu dute. Apirilaren eta maiatzean hainbat mobilizazio egin dituzte lore-haztegiko langileek, grebak barne. Kontziliazioa, asteburutako lan-karga edo soldataren ingurukoak ziren langileei aldarriak. Aste honetan sinatu dute hitzarmena.
Hitzarmenak bi urterako indarraldia izango du. Bi aldeek adostasunetara iristeko asmoa azaldu dutela jakinarazi du sindikatuak. Akordioa langileen borrokari esker iritsi dela azpimarratu du sindikatuak.