Brontzezko domina jantzi du Iker Arozenak Espainiako Txapelketa Absolutoan
Murtziako La Nucian jokatu da lehiaketa eta BATeko atletek errekor berri andana egin dituzte. Arwen Martinezek, Irune Muguruzak eta Victoria Brisok laugarren bukatu zuten.
Espainiako Txapelketa Absolutua jokatu dute La Nucian ekainaren 28tik 30era bitartean eta lehia horretan aritu dira BATeko atletk. Maila altua erakutsi zuten eta brontzezko domina bat, hiru laugarren postu, bosgarren post bat eta hainbat errekor pertsonal eta klubarentzakoak egin dituzte. Klubak 19. postuan bukatu zuen 68 talderen artean.
Domina jantzi duen bakarra Iker Arozena hondarribiarra izan da, brontzezkoa, hain zuzen. Luzera jauzian aritu zen eta 7,85 metrokoa egin zuen. Hala, hirugarren sailkatu zen. Horrez gian, bere marka pertsonala hobetu du, Euskadiko kategoria absolutuko marka berria ezarri du eta BATen errekor berria egin du. Bidasoko klubaren esanetan, Espainiako jauzilari onena da Arozena.
Arwen Martinez 100 metro lisoetan aritu zen eta laugarren postuan bukatu zuen 11,70 segundoko denborarekin. Finalerako probetan 11,54 segundokoa egin zuen, eta finalerdietarakoan 11,85 segundo. Nabarmentzeko emaitzak direla aipatu du BATek, kontutan hartuta 20 urtez azpiko kategoriaren parte dela Martinez. Kontrara, Martinezek esperientzia gazi gozoa izan zuen 200 metroetan. Kanporaketa probak gainditu zituen 24,61 segundoko denborarekin, baina erretiratzea erabaki zuen giharretan mina zuelako. Bere denboraldia ez da oraindik amaitu.
Irune Muguruza oso gertu ibili zen podiumetik 400 metro hesietan. Azkenean, laugarren postuan bukatu zuen. Finalerdietan 58,68 segundoko denbora egin zuen, eta ondoren, brontzezko postutik 0,12 segundora geratu zen, 57,99 segundorekin. Muguruzak marka pertsonal berria egin du eta klubaren eta Euskadiko absolutuko errekor berria ezarri du.
Victoria Briso laugarren izan zen proba nahasietan eta bere marka pertsonala hobetu zuen. 800 metrotan aritu zen eta, azkenean, 5.150 punturekin bukatu zuen bere parte hartzea, podiumetik oso gertu. 100 metro hesietan 14,66 segundo egin zituen; 10,81 metro pisuarekin; 5,59 metro luzeran; 2:27,44 minutu 800 metrotan; 1,62 metro altueran; 25,90 segundo 200 metrotan; eta 39,85 metro xabalinarekin. Moldakortasuna eta talentua erakutsi zituela adierazi du BATek.
Elena martin bosgarren izan zen 1.500 metroko proban. Finalean sartu zen 4:39,21 minutuko denborarekin, eta, azkenean, 4:15,38 minutuko denbora egitea lortu zuen. Bere marka pertsonala hobetzeaz gain, klubaren errekor berria ere ezarri du Martinek. Denboraldi honetan errekor asko egin ditu Martinek eta “kalitate jauzi garrantzitsua” eman du.
Laia Olaskoagak 24. postuan bukatu zuen 200 metroko proban. 25,43 segundoko denbora egin zuen eta bere “erregulartasuna eta dedikazioa” erakutsi ditu. Bestalde, Alazne Garridok 18. postuan bukatu zuen 400 metro hesietan. Finalerdian, baina, seigarren sailkatu zen 1.=1,05 minuturekin, baina ez zen finalera sailkatu baina Espainiako 20 hoberenen artean sailkatu zen, 18. postuarekin.
Lorena Vivesek ezin izan zuen pertikako proba bukatu. Lehenbiziko altuera jauzian lesionatu zen, 3,65 metrotara, eta hiru aldiz salto egiten saiatu zen arren, utzi egin behar izan zuen. Klubak errekuperatzeko babesa adierazi dio Vivesi.