Zesta puntako banakako finaletan Hondarribiak ez du zorterik izan
Mattin Bereau Sagarzazu eta Andoni Laloo izan dira zesta puntako banakako finalak jokatu dituztenak, jubenil eta nagusien mailan.
Asteburuan zesta puntako banakako finalak jokatu dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; hondarribiarrak jubenil eta nagusien mailan aritu dira.
Jubenilen kasuan, Mattin Bereau Sagarzazu Danok Bat taldeko Oinatz Agirregomezkorta Txurrukaren aurka aritu zen, eta 15-25 galdu zuen.
Nagusien kasuan, berriz, Andoni Laloo Danok Bat taldeko Eñaut Urreisti Astigarragaren aurka aritu zen, baina Lalpp 18-25 gailendu zitzaion.