Herritarrekin bilera egingo dute jaien inguruan hitz egiteko
Etzi izango da bilera, 17:ooean, Kultur Etxeko 103 gelan. Herritarrek, elkarteek zein eragileek egindako proposamenak landuko dituzte bileran.
Irailean ospatuko diren jaietako programari eta herritarrek, elkarteek zein eragile ezberdinek egindako ekintza proposamenei buruz hitz egiteko bilera bat antolatu du Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak.
Etzi, asteazkenean izango da bilera, 17:ooean, Kultur Etxeko 103 gelan.
Herritarrekin bilera bat egitea berrikuntza bat da; zehazki, Ortzi Alonso Kultura zinegotziaren esanetan “beste pausu bat” da: “Herriko jaien indargune eta ahulguneak identifikatzeko, ahal den heinean, ekarpen berriak jasotzeko eta herriko jaiak ahalik eta parte hartzaileenak eta osatuenak izateko” deitu dute bilera.