'Emakumeek diote' erakusketaren ardatza, emakumeen presentzia
Erakusketa hau Dies Oiassonis XVI. Jaialdi Erromatarraren aurreko jardueretan lehena izango da. Irailaren 8ra arte egongo da ikusgai.
‘Emakumeek diote’ erakusketak emango dio hasiera Dies Oiassonis XIV. Jaialdi Erromatarraren aurreko jarduera multzoari. Uztailaren 5ean izango da inaugurazioa, 19:00etan, eta bertan Jesus Cimarro Meridako (Extremadura, Espainia) Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria zein antzerki ekoizlea eta Pedro Vivas Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko gerentea izango dira.
Antolatzaileen arabera, ‘Emakumeek diote’ erakusketa Antzinako Emerita Augusta emakumeari agerikotasuna eeta ikusgarritasuna emateko helburuarekin sortu da “Historiaren topikoaren atzean hiri erromatar honetan bizi izan ziren emakumeen isiltasunekin eta ahanzturatik ateratzen diren ebidentzia materialak ezkutatzen dira”, gehitu dute.
Zehatzagoak izate aldera, erakusketa honek emakumeak hainbat esparrutan duen presentzia erakusten du: familian, amatasunean, lan bizitza… “Kalitate eta interes handiko piezak dira, Meridako ondare material arkeologiko erromatarren aberastasunaren eta aniztasunaren isla”, amaitu dute.
Sarrera doakoa da, eta irailaren 8ra arte egongo da ikusgai asteartetik larunbatera 10:00 eta 20:00 artean, eta igandeetan 10:00 eta 14:00 artean.