Baserritarrena izango da gaurko eguna
Baserritar Egunean jende andana gerturatu da Urdanibia plazara. Aizkolariak, harri jasotzaileak eta frisoiak izan dira San Martzial egunaren biharamuneko protagonistak.
Irungo jaien -San Martzialen- egun handiaren biharamunean herri giroak eta festak ez du etenik izan. Urdanibia plazan bildu dira herritarrak, batetik, aizkoraz eta harri jasotze erakustaldiaz, eta bestetik, frisoien txapelketaz gozatzeko.
Baserritarrek euren behiak txukuntzeko tartea hartu duten bitartean herritarren abereak laztantzeko aukera izan dute, eta ondoren, aurrez prestaturiko frisoiak lehiaketara aurkeztu dituzte, multzoka. Aizkolari eta harri jasotzaileek ere lan txukuna egin dute. Herritarrek gogotsu animatu dituzte.