Etzi izango da bilera, 17:ooean, Kultur Etxeko 103 gelan. Herritarrek, elkarteek zein eragileek egindako proposamenak landuko dituzte bileran.
Hondarribia Arraun Elkarteko gizonezkoak hirugarren postuan itzuli dira Galiziatik; emakumezkoak, berriz, bosgarrenean.
Proiektuak uraren kalitatearen gaineko kontrola hobetzeaz gain, ihesak ere ezabatuko dituela diote. Bederatzi hilabetean egingo dute obra.
Baserritar Egunean jende andana gerturatu da Urdanibia plazara. Aizkolariak, harri jasotzaileak eta frisoiak izan dira San Martzial egunaren biharamuneko protagonistak.
Mattin Bereau Sagarzazu eta Andoni Laloo izan dira zesta puntako banakako finalak jokatu dituztenak, jubenil eta nagusien mailan.
Erakusketa hau Dies Oiassonis XVI. Jaialdi Erromatarraren aurreko jardueretan lehena izango da. Irailaren 8ra arte egongo da ikusgai.