'Nadie sabe nada' programa zuzenean eskainiko dute
Andreu Buenafuente eta Berto Romerok gidatutako programa da. Hilaren 14an Itsas Etxea Auditoriumetik egingo dute saioa.
Andreu Buenafuente eta Berto Romerok gidatzen dute Nadie sabe nada irrati saioa. Cadena Ser-en igortzen dute ostiraletan 14:00etatik 15:00etara eta larunbatetan 12:00etatik 13:00etara. Normalean Madrilgo Lara antzokian edo Bartzelonako Cadena Ser estudioetan grabatzen dituzte saioak. Ekainaren 14an, ordea, irrati saioa Hondarribitik eskainiko dute zuzenean eta herritarrek bertan egoteko aukera izango dute.
Itsas Etxea Auditoriumean izango da grabaketa ostiraletako ordutegian. Sarrerak ekainaren 1 eta 2an jarriko dituzte salgai Arma Plazan. Guztiak salduko ez balira online Kutxabank-en jarriko lituzkete salgai. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango ditu.
Hondarribiko Udaleko Kultura sailak Amua Hondarribia Elkartearekin elkarlanean antolatu du.