Euskadiko Kluben eta Selekzioen arteko Txapelketan izan da BAT
Parte hartze "onak eta nabarmenak" egin zituzten gazteenek.
Eskolen Arteko Euskadiko Txapelketa egin zen pasa den larunbatean BAT-ko gazteak bertan izan ziren, etxeko taldea ordezkatuz baita Gipuzkoako selekzioa ere. Domina andaka poltsikoratu zituzten hasiberriek eta parte hartzea “ona eta nabarmena” izan zuten klubaren arabera.
Taldeka Euskadiko txapeldunak izan ziren 33 punturekin. Maila indibidualean, berriz, Jon Andiano izan zen lehenbizikoa 80 metro hesietan 12,76 segundorekin. Taldeari garaipen handia eman zion.
4×80 metro errelebotan ere urrezkoa jantzi zuten 39,49 segundorekin. Taldearen parte izan ziren Kaiet Arruabarrena, Alain Ugarte, Sebastian Arzak eta Jon Andiano.
Gipuzkoako selekzioarekin, maila indibidualean, urrezko dominak jantzi zituzten ere. Tartean, Noa Garciak 220 metro hesietan 33,19 segundoko denbora egiteagatik. Olatz Elizasuk ere garaipena dastatu zuen diskoarekin 28,78 metroko jaurtiketa eginez. Brontzea Naia Piquerrentzat izan zen, 3000 metro lisoak 11:32,43 minuturekin eginda.
Beñat Lekuonak zilarrezkoa jantzi zuen 1,58 metro altueran eta bere kide Jon Andianok ere bai, 220 hesietan 30,78 segundo eginda. Brontzezkoa Adur Errazkinentzat izan zen xabalinarekin 29,50 metrotan eta Kaiet Arrubarrenak ere jantzi zuen 1000 metrotan 3:09,91 minuturekin.