Aurtengo Uda kirol kanpainak 22 ikastaro jasoko ditu
Haurrei eta 18 urtetik beherako gazteei zuzendutako kirol kanpaina da eta kirol diziplina asko probatzeko aukera eskaintzen du.
Gaur egin dute Uda 2024 kirol kanpainaren aurkezpena eta aurtengoan 22 ikastaro eskainiko dituzte, haurrentzako eta 18 urtera bitarteko gazteentzako.
Borja Olazabal Kirol ordezkaria bertan izan da eta udako ekimen hau “funtsezkoa” dela adierazi du, Halaber, estimatu egin du hiriko kluben “ahalegin eta dedikazioa” gazteei denetariko diziplinak eskaintzeko. Informazioa osorik udalaren orrialdean topa daiteke. Honako diziplina hauek dira eskainiko dituztenak:
- Piragua (ur lasaia eta ur biziak). Santiagotarrak.
- Arrauna aulki mugikorrean. Santiagotarrak.
- UDA errekreoa eta Stand Up Paddle. Santiagotarrak.
- Eskubaloia. Bidasoa eskubaloia.
- Surfa. Central Surf Eskola.
- Mahai Tenisa. Sonia Etxezarreta teknifikazio zentroa.
- Xakea. Bidasoa Xake Kluba.
- Futbola. Landetxa Kirol Taldea, Real Union, San Maartzial Mariño eta Behobia Futbol Taldea.
- Futbol sala. Futsal.
- Saskibaloia. Erroibide.
- Squash. Lur Alai Squash.
- Atletismoa. Bidasoa Atletiko Taldea.
- Igeriketa. Bi udal kiroldegietan.
- Errugbia. Txingudi Errugbi Taldea.
- Tenisa. Badia TP.
- Hipika. Jaitzubia Hipika.
- Padela. Padel Indoor Bidasoa Kluba.