Cadiwoman txirigota feminista Irungo kaleetan barrena
Hausnarketa feministatik abiatutako abesti bat kaleratzen du urtero Cadizeko txirigota feminista taldeak. Larunbat eguerdian San Juan plazan agertu ziren.
Txingudiko elkarte feministak gonbidatuta eta Irungo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, asteburua Irunen pasa dute Cadizeko Cadiwoman kaleko txirigota feministako kideek. Izan ere, pasa den ostiralean Amaia KZn emanaldia eskaini ondoren, San Juan plazan agertu ziren larunbat eguerdian beraien izaera bizi-bizi: kaleko txirigota izatea.
Urtero abesti bat argitaratzen du taldeak eta beti feminismotik abiatutako hausnarketa argia egoten da da haien letretan. Aurtengoa, ama ez izatea erabaki duten emakumeei eskainitakoa izan da. Horrez gain, txirigotako parte den Susana Ginestak txirigota feministaren gaineko hitzaldiak eskaintzen ditu eta liburu bat ere argitaratu zuen: Cadiwoman. El superpoder del feminismo chirigotero.