Baleko emaitzak Mutrikuko estropadan
Oarso Bidasoko traineruen artetik, Hondarribia izan zen azkarrena (bigarren postuan) eta ondoren sailkatu ziren San Juan, San Pedro eta Hibaika.
Larunbatean jokatu zen Mutrikuko XXIII. Bandera, gizonena soilik. Ligetatik kanpo dagoen lehia da, betiere udari begira traineruek izan dezaketen mailaren pista asko ematen dituena. Oarso Bidasoko traineruei dagokienez, balekoa izan zen estropada: Hondarribia bigarren izan zen irabazle izan zen Donostiarratik bi segundora (20.08ko denbora egin zuten berdeek), San Juan zazpigarrena izan zen (20.39), San Pedro hamahirugarren (20.58) eta Hibaika hamabosgarren (21.53). Sailkapen oso-osoa ikusteko klik egin hemen.
Mutrikukoaren ondoren, datorren asteburuan traineruen estropaden zirrarak beste bultzada bat izango du. Izan ere, Gipuzkoako Txapelketa jasoko Hondarribiak igandean, emakumeen nahiz gizonen kategorietan. 10:30ean hasiko dira txandak. Ekainaren 9an, berriz, Euskadiko Txapelketaren txanda izanen da, Donostian.