Larunbatean Psilocybeko bi talde igoko dira oholtza gainera
Naica eta Nunzer dira herriko taldeak. 22:00etatik aurrera ikuskizun bikaina eskainiko dute.
Naica eta Nunzer “etxeko” bi talde dira eta larunbatean dena emango dute Psilocybeko Areto arrosean. Oholtza gainean arima utziko dute entzuleei ikuskizun bikaina eskaintzeko asmoz.
Aurre salmentan 3 euroko kostua dute sarrerek, ohiko guneetan eskura daitezke. Egunean bertan leihatilak erosi ezkero 5 euroan izango dira eskuragarri.