Hondarribiko Olinpiadak azken txanpan sartu dira
Bi jardunaldi geratzen zaizkie Hondarribiko Olinpiadei. Bihar abordaia egingo dute eta ekainaren 1ean gastronomia proba. Azken egunerako kontzertuak iragarri dituzte ere.
2023-2024ko Hondarribiko Olinpiadak amaierara heltzen ari dira. Zazpigarren eta azken aurren proba egingo dute bihar. Final handia, berriz, ekainaren 1n izango da.
Abordaia bezala ezaguna den itsas proba gauzatuko dute bihar (hilak 25). Egun osoko jardunaldia izango da. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte baltsak muntatzeko tartea izango dute, eta arratsaldean, 17:00etan uretako proba egingo dute. Puntalako arrapalatik Kai Zaharreko hondartza txikira heldu beharko dira.
Ekainaren 1erako, berriz, azken prestaketak egiten ari dira. Gastronomia proba egingo dute eta kozinatutakoa dastatu ondoren, sari banaketaren eta kontzertuen txanda izango da. Zker band elektrotxaranga; Eire; Herenegun; Ezezez; eta DJ Fresamorango izango dira entzungai.