Euskara arloko diru laguntzen deialdia kaleratu du udalak
Irailaren 15era arte izango dute euskara sustatzeko egitasmoak antolatzen dituztenek diru laguntzak eskatzeko aukera.
Hondarribiko Udalak 2024ko euskara arloko diru laguntzen deialdia kaleratu du eta irailaren 15era arte izango da horiek eskatzeko aukera. Euskara batzordeak du eskaerak aztertzeko ardura, eta guztira 37.600 euro banatuko ditu udalak. Hemen klik eginda bidera daitezke eskaerak.
Diru laguntzak baldintza zehatz batzuk betetzen dituztenek soilik eskatu ahal izango dituzte:
- 16 urtetik beherakoentzat udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800 euro)
- Euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000 euro)
- Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek, baita euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (17.000 euro)
- Kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800 euro)
- Web orriak euskaraz jartzen dituzten elkarte eta enpresek (2.000 euro).