Enpleguaren XXXI. Astean 400 lanpostu eskaini dituzte
40 enpresa bildu dira Ficobako azoka gunean. Lan bila zebiltzan herritarrek curriculumak inprimatu, enpresei utzi eta elkarizketak egin zituzten.
Eskualdean bilaketa aktiboan dauden pertsonei lanpostu bat aurkitzen laguntzeko helburuarekin antolatzen dute urtero Enpleguaren Astea. XXXI. edizioan 40 enpresek parte hartu dute eta 400 lanpostutarako 131 lan eskaintza eskaini dituzte guztira.
Datuak ikusita Nuria Alzagak (Bidakoa Bizirikeko zuzendariak) topaketaren balorazio positiboa egin eta garapen agentziak egindako lana goraipatu du: “Jende asko hurbildu da eta uste dugu gizarte lan garrantzitsua egiten ari garela”.
Bertaratu zirenek curriculumak entregatzeko eta lan elkarrizketak egiteko aukera izan zuten. Gainera, curriculumak osatzeko, argazki profesionalak egiteko eta ondoren inprimatzeko espazio bat zabaldu zuten. Aldi berean, atzerriko tituluak homologatzeko informazio postu bat zabaldu zuten. Batik bat enpresa pribatuak izan ziren bertaratu zirenak, baina Bidasoa Biziriketik azaldu dutenez Euskadiko, Nafarroako eta Frantziako Enplegu Zerbitzu Publikoek ere beren lan eskaintzen berri eman zuten.
Bertaratu ziren profesionalek bat egin zuten hautaketa prozesu hau “oso aberasgarria” izan zela esaterakoan, eta horiek ere azokaren balorazio positiboa egin zuten.