Pirritx, Porrotx eta Marimototsek 'Ez gara jaitsiko!' ikuskizuna eskainiko dute
Ekainaren 1ean Hondarribian izango dira Euskal Herriko pailazorik ezagunenak. Bi saio eskainiko dituzte: 16:00etan eta 18:00etan.
Ekainaren 1ean Euskal Herriko pailazorik ezagunenak Hondarribian izango dira Ez gara jaitsiko! ikuskizunarekin. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bi saio eskainiko dituzte. Lehena arratsaldeko 16:00etan izango da, bigarrena, 18:00etan.
Sarrerak hasiera batean presentzialki soilik jarriko dituzte salgai. Hortaz, larunbat eta igande honetan (hilak 25 eta 26) Arma Plazan salduko dituzte. Astelehenetik (hilak 27) aurrera, berriz, Kutxabanken webgunean ere eskuratu ahal izango dira.