'Distirak' dantza ikuskizuna hilaren 25ean
"Freskura" eragiten duen dantza emanaldia da Fernando Saez Ugarte zuzendaria orokorrak eta Adriana Pous zuzendari artistikoak ondu dutena.
Fernando Saez Ugarte zuzendaria orokorraren eta Adriana Pous zuzendari artistikoaren Distira obrak lur hartuko du Irunen larunbat honetan. Amaia KZko oholtzara igoko dira dantzariak, 19:00etan, eta “freskura, kolore dardaratsuak eta ikus entzuleekiko harreman unibertsal bat egiten dituen triptikoa” eskainiko dute. Sarrerak eros daitezke jada 8 euroan antzokiaren txarteldegian bertan edota orrialde honen bidez.
Sinopsiak honako hau dio:
Bidaia berezi bat dantzan zehar, non hiru koreografo sinestezinek mugimendutik haratago doazen esperientzietan gidatuko gaituzten. Antzerkiaren itzaletatik hasi eta pop koloreen eztandara eta naturarekiko loturara arte, lan bakoitza aparteko munduetarako leiho bat da. Adierazpen artistikoaren aniztasuna eta unibertsaltasuna ospatzen ditugu, eta freskotasuna, kolore paleta eta ikusleekiko lotura dira esperientzia honen muina. Presta zaitez mugimenduaren magiak eraman zaitzan: urrats bakoitzak istorio bat kontatzen du, eta keinu bakoitza adierazpen berezia da. DISTIRAK mugak gainditzen dituen emozio, kolore eta loturen unibertsoa da, eta dantza garaikidearen aniztasunaren edertasuna ezagutzera gonbidatzen zaitu! Elkarrekiko abentura honetarako prest?