2023an %2,5 hazi dira arretak HAZen
Orotara 236.980 kontsultari erantzun dio HAZek eta 63.630 pertsonari eman die arreta.
Herritarren Arreta Zerbitzua San Martzial kalean dago eta irundarrei udal arreta zerbitzua eskaintzen die. Iazko datuen balantzea egin du gaur Sergio Javier Gobernu Irekirako eta Partaidetzarako Arloko ordezkariak. Orotara 236.980 kontsultari erantzun zioten eta aurrez aurre 63.630 herritarri erantzun zioten, alegia, iaz baino %2,5 gehiagori.
Hiriko autozerbitzu terminalen sareko jarduna handiagoa izan da ere, 2022an baino %9 handiagoa, hain zuzen ere. Telefono bidezko kontsultak, aldiz, %13,5 jaitsi ziren. guztira, 85.000 dei jaso zituzten.
Egoitza elektronikoaren bitartez, 24.898 tramite egin ziren, %11,5 gutxiago 2022an baino. Nagusiki, udal kiroldegietako abonamendu eta jarduerak kudeatzeko tramiteak. egoitza elektronikotik desagertu zirelako izan da hazkundea. Orain, BPXport orrialdearen bidez egiten dira.
Bestalde, kudeaketarako laguntza guneko datuak eman dituzte. Iazko apirilean inauguratu zen eta bereziki hiriko enpresa, elkarte eta entitateei administrazio publikoaren tramite elektronikoak egiteko laguntza eskaintzen dute. Lehen bederatzi hilabetetan, bada, 947 aldiz eman du laguntza zerbitzuak. Udala ziur da gero eta ezagunagoa den neurrian, orduan eta gehiago erabiliko dela.
Itxarote denboran beherakada egon da.2023an, bulegoetara hitzordurik gabe joan zirenek batez beste 6 minutu eta 15 segundo itxaron behar izan zituzten, hau da, aurreko urtean baino 31 segundo gutxiago. Aldiz, hitzordua aurretik zutenek bataz beste minutu 1 eta 46 segundo itxaron zituzten, 2022an baino 8 segundo gutxiago. Ehunekoetara begiratuta, herritarren 3/4k 5 minutu itxoin zuten. Zerbitzu guztien batez besteko balorazioa 4,5 puntutik gorakoa izan zen 5eko eskalan.