HMJPri eragile andanak egin dizkiote ekarpenak
2023-2027 aldirako hiri mugikortasun plana da udala onartzera doana eta ekarpen egileen artean, alderdi politikoak, auzo elkarteak, enpresa bat eta talde ekologistak daude.
2023-2027 Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) jendaurrean egon da Palmera Montero gunean martxoaren 1era arte. Epe hori mugarri, ekarpenak egin ahal izan zaizkio HMJPri.
Bide horretan, formalki erregistratu diren auzoetako planetan jasotako iradokizunez gain, udalak jakinarazi du honako elkarte, enpresa, talde politiko eta norbanakoek egin dituztela ekarpenak:
- Talde politikoak: EH Bildu, PP eta Elkarrekin Irun-Ezker Anitza.
- Auzo elkarteak: Irungo Herritar Foroa, Erdialdeko Auzo Elkartea; Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea; Arbesko Auzo Elkartea; San Migelgo Auzo Elkarteea; Landetxa Auzo Elkartea eta Artiako Lagunak Auzo Elkartea.
- Merkatarien elkarteak: Mugan eta Bidashop.
- Elkarte ekologistak: Eguzkizaleak eta Irungo Ekologistak Martxan.
- Elkarteak: Balazta, bizikletaren erabilera sustatzeko Bidasoko elkartea.
- Mercadona SA.
- Sei herritarrek Palmera Monteroko postontzia baliatuz.