Emakumeak sexualki esplotatu dituen irundar bat atxilotu dute
Talde baten parte zen eta espetxeratu egin dituzte taldeko kide guztiak. Era berean, poliziak Irunen ere egin ditu miaketak.
Hamasei emakume sexualki esplotatu dituen talde bat desegin dute Espainiako eta Frantziako poliziak, Europolek eta Eurojustek elkarlanean. Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan engainatzen zituzten, nagusiki Brasilen, Errumanian eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan eta ondoren sexualki esplotatzen zituzten.
Guztira bederatzi pertsona izan dira atxilotu dituztenak eta horietako bat irundarra da. Horrez gain, miaketak egin dituzte hainbat tokitan, tartean, Irunen. Atxilotutako guztiak kartzelan sartu dituzte sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa, prostituzioa, kapitalak zuritzea eta talde kriminaleko kide izatea egotzita.