Donostiako Grand Slamean arituko da Julen Basterra
Hilaren 16an aurkeztu zuten Donostiako Grand Slama. Finala ekainaren 15ean izango da Karmelo Balda pilotalekuan.
Hilaren 16an egin zuten Donostiako Grand Slama aurkezteko ekitaldia eta hortik bi egunera, iragan asteburuan, jokatu zuten txapelketaren lehenengo jardunaldia. Finala ekainaren 15ean izango da. Aurtengo edizioa, gainera, berezia izango da, aurreneko aldiz egingo dutelako Donostian Emakumezkoen Grand Slam Master Series-a. Partid guztiak Karmelo Balda pilotalekuan izango dira, seietatik aurrera. Sarrerak Jai Aliven webgunean eskuratu daitezke.
Julen Basterra da txapelketa honetako hondarribiar bakarra. A multzoan lehiatuko da haren bikote Laborderekin (Donibabe Lohitzune) batera eta aurkariak Erik-Atain eta Victor-Ekhi izango dituzte.
Iragan larunbatean jokatu zuen Basterra-Laborde bikoteak lehen partida Victor-Ekhiren aurka. 2-1 galdu zuten (15-10,14-15,5-4). Larunbat honetan garaipena eskuratzeko aukera berri bat izango du hondarribiarrak. Karmelo Balda pilotalekuan 18:00etan.