Arma zuri batekin heriotza mehatxuak egin dituen gazte bat atxilotu dute Irunen
Astelehen iluntzean izan zen gertakaria. Ertzaintza bertaratzerakoan, 24 urteko gaztea atxilotu eta epaileen eskuetan utzi zuten. Azkenean, atxilotua izan da.
Astelehenean, iluntzeko 01:30ean bueltan, Ertzaintzak abisua jaso zuen Irungo terraza batean ustez liskarra zegoela-eta. Ertzainak bertaratzerakoan 24 urteko gazte bat topatu zuten beste gazte bat labanaz mehatxatzen, eta orduan, arma zuria lurrera bota zuen eraso egiten ari zenak. Ondoren, ihes egiten saiatu zen, baina ertzainek harrapatu egin zuten.
Ertzaintzak ondorioztatu du arma zuria zeraman gazteak, erasoa jasaten ari zen gaztea aldendu zuela gazte talde batetik, eta jarraian, erasoari ekin ziola erasotzaileak behin eta berriro heriotza mehatxuak eginez. Orduan, atxilotu egin zuten.
Polizia-aurrekari ugari ditu atxilotutakoak eta agintaritza judizialaren eskuetan utzi zuten zegozkion izapideak egin ondoren, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du.