100 urte bete ditu Conchita Costa Plana sanmigeldarrak
Familiarekin ospatu du urtebetetze eguna Costak, eta Cristina Laborda alkatearen bisita ere jaso du.
Gaur, 100 urte bete ditu Conchita Costa Plana sanmigeldarrak. Jatorriz kataluniarra da eta 30 urte baino gehiago daramatza Irunen bizitzen. Ospakizun eguna du gaurkoa Costak, familia artean, eta Cristina Laborda alkatea bertaratu egin da ere hura zoriontzeko eta udalaren izenean opari bat emateko. 2024 urte hasieran, 30 pertsonek 100 urte baino gehiago zituzten Irunen, eta horietatik hiruk, 105 urte baino gehiago.