Urgara Waterpolo taldea BATek kudeatuko du
Urgararen gaineko erabakiak Urgararen zuzendaritzak hartuko ditu, baina administrazioa BATek kudeatuko du. Bi denboraldirako hitzarmena da.
Bidasoa Atletiko Taldeak eta Urgara Waterpolok bat egin dute eta aurrerantzean ur kirolaren taldea BATekkudeatuko du. Zehazki, administrazioa, marketina, komunikazioa, desplazamenduak eta beharrezko aholkularitza izango da klub historikoaren zeregina. Bi denboraldirako akordioa da sinatu dutena.
Dena den, Urgararen batzarrarena izango da erabakiak hartzeko eskumena, baita taldea zuzentzearena eta eginbeharrak errebisatzearena ere. Kolaborazio honi esker, Urgarako zuzendaritzak kolaboratzaileak bilatzeko, waterpoloa sustatzeko eta bestelako eginbeharretarako denbora gehiago izango duela dio BATek.
Gogoratu dute Urgarako batzordeko kideak boluntarioki egiten dutela lan. Hastapenetan, bizpahiru pertsona zebiltzan batzordeko ardurekin, baina, poliki-poliki presidentearengan daude ia ardura guztiak. Ana Olazabal da presidentea eta klubaren hastapenetan egoteko sartu zela bertan oroitu du: “Teorian klubean sartu nintzen lehen urtean lagundu ahal izateko, baina aurtengo ja nire laugarren urtea da presidente moduan”. Horregatik, kudeaketa “profesionalizatzea” erabaki zuten eta BAT hautagaitza ona iruditu zitzaien horretarako.